Osteguneroko martxari Boltxebike aldizkariko Kanitok egindako astearen errepasoarekin ekin diogu. Musikaren tartean, Koldo Otamendi izan dugu gure artean, eta Bizkaiako aktualiatearen errepasoa TasTas irratiko kide Iñigok egin digu. Saioaren bigarren zatian, Alemania aldera begiratu dugu lehenengo, Etxepare Euskal Insititutuak antolatuta lehen euskal literatura lehiaketa egiten ari direlako bertan, eta horretaz hizketan aritu gara Mikel Babianorekin, Etxeparek Frankfurten duen irakurlearekin. Ondoren, Iruñera erreparatu dugu, larunbatean bost gazte auziperatu babesteko herri harresia abiatuko baita bertan, eta auziperatu horietako bat, Maider Caminos, izan dugu Zebrabidean. Azken elkarrizketatua, Salvador Gonzalez izan da, Euskadi-Kuba elkartearen Bergarako kidea. Berarekin, gaurko Arrasaten antolatu duten emakume kubatar idazle baten hitzaldiaz aritu gara. Amaitzeko, iritziaren tartean, Zaloa Ibeasen hausnarketa izan dugu entzungai.