Inprobisatzen pasatako milaka orduetan jaio zen Niña Coyote eta Chico Tornado taldea. Koldo Soret (Surfin kaos , Utikan, Mugatik, edo Chico boom beste batzuen artean) eta Ursula Strong ek (Zuloak, Las Culebras) osatzen dute taldea. Amaitu dute grabaketa eta datorren astean ekingo diote nahasketari. Hainbat kolaborazio izan dituzte letretan eta euskaraz abestuko dutela aurreratu digu Koldok. San Frantziskotik etorritako 1962ko kitarrarekin egin dute grabaketa, eta taldearen izena ere Atlantikoaren bertze aldetik dator. Hau guztia egi bihurtzeko baina Verkaminen diru bilketa bat jarri dute abian, 4000 euro behar dituzte eta ia-ia lortu dute helburua. Niña Coyote eta Chico Tornado proiektuaren inguruan gehiago jakiteko aditu gauko elkarrizketa.