Osteguneroko gisara, Boltxebike aldizkariko Kanitok eginiko astearen errepaso kritikoarekin ekin diogu saioari. Gaurko musikaren tartean, Saioa Gauilunak izan da protagonista, eta saioko lehen zatiari TasTas irratiko Iñigorekin egindako Bizkaiko aktualitatearen errepasoarekin eman diogu amaiera. Saioko lehen elkarrizketatua Iñaki Egaña historialaria izan da, eta honek, gaur arratsaldean euskal iheslari politikoez Donostian egingo duten mahai inguruaz hitz egin digu. Bigarren gonbidatua Jone Etxeberria izan da, Kortxoenea gaztetxeko kidea, eta honekin gaztetxe horren hirugarren urtemuga izan dugu hizpide. Amaitzeko, iritziaren tartean, Lur Olaizolak zinemaren inguruan egindako Talaiatik ataleko kolaborazioa izan dugu entzungai.