Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta pasa den asteburuan Irungo Lakaxita gaztetxean ospatu zen Aiarock jaialdiaren kronika zehatza egin da. Bertan jo zuten taldeen musika eta berri andana komentatuz, Endika (Sutura-Basura-Expañolak) eta Kikiel (Birracel-Odio) lagunak izan dira estudioan jaialadiaren nondik norakoak azaltzen. Horrez gain beti bezala, agenda eta berriak.