Gezurra dirudien arren, badirudi aurten baietz, aurten Gora Iruñeak gune propioa izango duela San Ferminetan. La Runa-ko gunea aldarrikatu dute Gora Iruñeakoek jai herrikoiek espazio propioa izan dezaten eta Xabi Garciak aipatu digunez, aukerak daude, nahiz eta, oraindik ez duten Udalaren baieztapen ofizialik. Baieztapena balego, jai herrikoiek urrats garrantzitsua emango lukete San Ferminetan urte luzeetako betoaren ostean.