Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta Oreretako The Bobby’s taldearen lehen maketan sakondu dugu, baita aurreko asteetan entzun dugun NPJ taldearen “azkar bizi” diskoan ere. Beste alde batetik, Biruk ekarri dizkigun 90. hamarkadako euskal maketa ezezagun batzuetan murgildu gara, Zurt, Izenik ez eta Trapu Zaharrak bezalako taldeenak. Horrez gain beti bezala, agenda, kronikak eta berriak.