Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta asteazken honetan, Azpeitiko “Gerrarte Kids” fanzinearen erredaktore nagusiak egin digu bisita, berarekin aurkeztu ditugu atera dituen zenbaki guztiak. Beti bezala, agenda, kronikak eta berriak izan ditugu, azken zenbakiarekin atera duen KD bildumarekin musikatuaz.