Bikoizketa Euskaraz Kolektiboak bere kezka agertu du Euskal Herriko euskarazko bikoizketa desagertzear dela eta. 2013an esaterako, 100 ordu baino gutxiago bikoiztu da euskaraz. Egoera hau salatzeko kalera aterko dira gaur Donostian. 18:30etan egin dute hitzordua Kursaal atarian.