Asteazkenero bezala argitaratu berri diren libururei erreparatu diegu gaur Kalegorrian saioan. Txalaparta argitaletxeko Mikel Sotok liburu interesgarria ekarri du gaur besazpian: Aiztoa eta Arkatza. Idazle profesioari buruz idazle ospetsu desberdinek [Stephen King, George Orwell,…] diotena jasotzen da argitalpen berri honetan. Testuak Irati Jimenezek hautatu eta itzuli ditu, hitzaurrea Harkaitz Canorena da eta irudiak Antton Olariagarenak dira.