Oñatiko Euskal Memoria taldeak herrian frankismo garaitik gaur egunera arte izan diren atxilotuen zerrenda egin du eta baita torturatuak izan direnen testigantzak jaso ere. Horietako elkarrizketa batzuk dokumental batean batu dituzte eta Barruko arrastuak dokumentala kaleratu dute. Aritz Arnaiz ekoizlearekin eta Iker Lotina bere testigantza eman duen lagunarekin hitz egin dugu.