Gaur hego haizea apur bat suspertuko da eta goiko hodeiak ugaldu. Tenperatura berdintsu, kostaldean ere bero, brisarik gabe. Ekaitzak garatuko dira, han-hemenka zaparradak botaz. Errioxa aldean hasiko dira lehertzen eta iluntze-gauean kostaldean ere izango dira trumoi zaratak. Antizikloia ahultzen hasiko da eta goi geruzetako desoreka hasiko da nabarmentzen.
Bihar aldaketa. Haizea hego-mendebaldetik bizi samar goizean. Tenperatura maximoa dezente beherago, baina giro atsegina. Arratsaldean ekaitzak lehertuko dira hegoaldetik hasita, eta zaparrada trumoitsuak kostaldera ere iritsiko dira iluntze-gauerako.