Hala adierazi digute Joxe Artetxe Donostiako ospitalean gaixo kronikoekin lan egiten duen medikuak eta Iñaki Abad Lizarrako osasun etxeko familia medikuak. Izan ere, bolo bolo dabil erietxeetako berrordainketaren gaia. Atzo zen indarrean sartzekoa Madrilgo gobernua baina badirudi atzeratu egin duela kontra agertu bai baitzaizkio autonomia erkidegoak eta baita bere alderdikoak ere. Neurri honek ekar dezakenaz solasean aritu gara bi medikuekin.