Asteazkenero bezala hemen da Info7 irratiko punk-oi! irratsaioaren ordua. Durangoko Black and White punk fanzineko sortzaile eta kideak eduki ditugu Txapa irratiko gure estudioetan. Fanzineaz aparte, beraiek partaide diren beste proiektu askoren inguruan ere mintzatu gara, Beti Etxetik Kanpo (BEK) taldea, Pots and Crime soinu grabazioak… Durangaldeko eszenaren nondik norakoak aztertu ditugu, agenda, berriak eta musika onaz girotuta beti bezala.