Rock doinuak izan dira nagusi Rok’n Rolla Radio saioak Info7 irratian estreinatzen duen denboraldi berrian: The Moonstones, Wau y los Arrrgsh!!! eta Los Infiernoren leize zuloetako oihu primitiboak; Screamers and Sinnersen Psychobilly kontrabaxu kolpe beldurgarriak; Zakillersen rock basatia; Los Galerna, Lost Acapulco eta Man or Astroman?en galaxietako intrumental hipnotikoak; Baron Four britaniarren beat geldiezina; The Maharajasen garage elegantea; The Bugsen punk rock zulatzailea eta Bloodligth suediarren rockaz Bukowskin gozatzeko proposamena Rok’n Rollaren garage ilunetik.