Gureaz Blairen bigarren ikasturtea dugu aurtengoa, eta berrikuntza batzuk txertatu ditugu, horren lekuko da ikasturte honetako bigarren irratsaioa. Arloz arloko (kirola, kultura, enpresa mundua, komunikazioa…) lider sozial edo pertsona ezagun euskaldunak elkarrizketatuko genituela hitz eman genizuen, eta lehenengoa gaur izan dugu gure artean, Xabier Euzkitze kazetaria, hain justu. Euskarari eusteko duen jarreraz hitz egin digu, eta zenbait kasutan autokritika ere egin du.