Gaur goizean eta ostegunean lan uzteak deitu deituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeetan. ELA, LAB, CCOO, STEE-EILAS, eta UGT sindikatuek egin dute deialdia murrizketen kontra protesta egin eta Hitzarmen Kolektibo propio bat aldarrikatzeko. Hilaren 29an berriz, elkarretaratzeak egingo dituzte. Lan gatazka honen inguruan hitz egin dugu Xabier Irastorza, ELA sindikkatuko bozeramalearekin.