Harri bat bota mahai gainera, harribitxia, liburu bat: Juan Gorostidik idatzitako “Lau kantari” (Achiary, irudian; Laboa; Larzabal eta Ordorika). Baina liburuaren hegoak zabaldu orduko, milaka txorik egin digute ihes. Txoriek gure kantagintzan eta gure hizkuntzan duten presentzia handiaz jabetzeko saiakera txikia da honako hau.