KartelaRock’n Rolla Radio saioan asteburuari begira, Benidorm, Rock and Rollaren hiriburutik borroka basatia entzungo da. Ezkerreko txokoan Funtastic Dracula Carnival, Garage, R’n’R, Frat, Punk eta arauik gabeko 11 abesti eta 8 talderekin entzungo dira; eta bestalde eskubiko txokoan, Ubangi Stomp Festival, Rockabilly eta 50. eta 60. hamarkadetako 8 abesti eta 6 talderekin izango dituzue.
Benidormen egoteko ausardia ez dugunontzat astebururako bi proposamen, Dictators eta Sexty Sexers.
Bukaeran…betirarte Lou Reed.