Gure herrian sortu diren nobedadeei erreparatu diete Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Tartean, 11 talde gipuzkoar biltzen dituen “Gipunkzkoa” bilduma, Lokaltones beasaindarren lehen maketa, NCK ondarrutarren maketaren aurrerapena, Izu giroa fanzinearen 22. zenbakia… eta lehengo astean jarri gabe geratu ginen Skarmento taldearen “Afios Cotenos” diskoa komentatu ditugu. Agenda, berriak eta kronikak ere izan dira beti bezala.