Larunbatean “Tantaz tanta” ekimena aurkeztu zuten Gernikako Astran. Besteak beste, urtarrillaren 11an Bilbon presoen eskubideen alde egingo den itsaso erraldoian parte hartzeko deia egin zuten eta «Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira» izango dela leloa ezagutarazi zuten.