Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izango ditugu txandaka. Gaurkoan Antton Basurko info7ko lagun eta teknikaria izan da gurekin. Berak Keny Arkana emazte, militante eta rapalariaren bi kanta ekarri dizkigu: “J’ai osé” eta “Indignados”.