Gitarra hartuta etorri zaigu Mikel Markez bere disko berriko kantu pare bat jo eta hitz aspertuan aritzera. Euskal kantangintzaz, honen trasmisioaz, “herri honen indarraz”…aritu zaigu. Igandean Donostiako antzoki zaharrean aurkeztuko du bere hamargarren diskoa “Indar bat dabil hor” taldearekin eta diskoan parte hartu duten hainbat lagunekin.