1472785_769682106390932_750036307_nAsteazken honetan, pasa den larunbatean Ibarrako gaztetxean ospatu zen “Bizirik eta ostikoka” festaren kronika luze eta sakona izan dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Elkarrizketa zabal bat izan dugu antolatzaileekin egungo musika europearraz girotuta. Agenda eta berrien atala ere bete betea izan dugu.