Nafarroan aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko subjetu berria jaio da : Aldaketa sozialaren aldeko batzarra. Atzo egin zuten lehen agerraldia eta ostiralean aurkezpen ofiziala egingo dute Iruñeako Alde Zaharreko San Frantziskoko eskoletan. Gobernua aldatzea beharezkoa dela uste dute eta aldaketa horren alde dauden sektore guztien arteko elkarlana ezinbestekotzat jotzen dute. Horregatik, Aldaketa sozialaren aldeko batzarrean orotariko eragileak, sindikatuak, alderdi politikoak eta norbanakoak daude.   Ekimen berritzaile honen inguruan hitz egin dugu Ainara Oiagarekin.