Gauetan ezin dute lorik egin Ion-ek eta Maitek, desesperatuta daude Bertso Txapelketako Finala ikusteko sarrerarik gabe geratu direlako. Info7 irratiko sarrerak lortzeko tongoa ez da nahikoa izan, saiatu dira gauez ere erredakziora sartzen…baina giltzak ahantzi, akabo haien plana! Ez da erreza Bertso Txapelketa Nagusiko sarrerak lortzea, horregatik deika hasi dira. Nora? Ba….leku guztierara! Tellepizzan ere saiatu dira, beti badituzte promozio bereziak….baina finala ikusteko sarrerak izango al dituzte?