Gero eta gehiago dira aisialdian kirola egiten duten emakumeak. Esaterako, areagotuz doa taldean korrika egiten duten emakumeen ekimena. Azpeitiko Udalak esaterako, zortzigarren urtez jarraian abian jarri du emakumeei lasterka egitera animatzeko programa, “Zuk ere ahal duzu!” leloa hartuta. Aisialdian kirola praktikatzearen onuraz eta emakumeentzat dakarren botere hartzeaz hitz egin digu Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agenteak.