1980 urtean hartu zuten parte lehen aldiz emakumeek Donostiako San Sebastian egunean, Kresala danborradan. Orduz geroztik urrats ugari eman dira eta gaur egun, 127 danborradetatik 117 mistoak dira, 10etan ordea soilik gizonezkoek parte hartzen dute. Elkarteak mistoak izateak ordea, ez du esan nahi parekideak direnik. Danborradako postuak sexuaren arabera banatzen baitira oraindik ere. Hori aldatzeko bidean zenbait urrats eman ditu Donostiako Udalak, horien artean aipagarria aurten lehenengo aldiz Donostiako Hiritar izendapena izango duten bi mutiko Easo Ederraren ondoan joango direla. Urratsez urrats egiten omen da bidea…