Siriako gatazkari irtenbidea bilatu asmoz, nazioarteko konferentzia ospatu dute gaur Suizan, mundu osoko 40 herrialdetako ordezkariak bertan izan dira. 2011. urtetik hona 130.000 lagun hil dituzte Sirian eta 3 milioi lagun errefuxiatu kanpalekuetan aurkitzen dira. Txente Rekondo nazioarteko gaietan adituaren ustez negoziazioa ezinbestekoa da Siriako gatazka konpontzeko, eta uneotan, bere iritziz, arazo nagusienetariko bat oposiziaren baitako banaketa da.