Eguneroko gisara, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Jon Irazolak egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Oiartzungo Ander Iriarteri egin diegu, eta. Echevarriatik Etxeberriara.Oiartzun: indarkeriarekin bizi izan den herri baten kronikak dokumentalaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Eguzki irratiko Gorkak ekarritako Nafarroako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoan, musika agenda landu dugu Jon Aranbururekin. Amaitzeko, Ikasle Abertzaleak antolakundeko kide Amaia Muguruzak bat egin du gurekin, antolakundeak kaleratu duen Eduki propioak eraikiz liburuxkaz hitz egiteko.