Bihar, Gasteizen, ez dute erronka makala. 3000 metroko giza-kate bat osatu nahi dute beste hainbeste lagunen parte hartzearekin. Helburua ere ez da nolanahiako, epaiketa politikoen kontrako urrats berri bat ematea delako biharkoaren xedea. Lemak dioen bezala “elkartasunetik konpromisora” igarotzeko unea dela uste dute Arabako hiriburuan. Hain zuzen ere, biharko erronkaz hitz egiteko Zumai Olalde gazte auziperatua eta Zigor Gonzalez, Gasteizko Harresiko ordezkaria elkarrizketatu ditugu goizean Kalegorrian.