Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan bere debuta egin digu Iñaki Apalategik bere bertsoekin. Mila esker bikote!