Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Gaurkoan, beste bertsolari bat batu zaigu taldera, Saioa Alkaiza, eta abortoari buruzko bertsoak idatzi dizkigu. Mila esker bikote!