Minbizia duten haurren nazioarteko eguna da bihar, otsailaren 15a. Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso elkaretak (ASPANOGI) aldarrikapen nagusi bat eramango du kalera: Osakidetzak, Euskal Autonomi Erkidegotik kanpora joan behar duten familiei zein bertan artatuak direnei laguntza ekonomiko berbera ematea. Izan ere, errealitate gogor honek istituzioen laguntza ekonomikoa ere behar beharrezko du egunerokoa arinago egiteko. Jabier Izagirre minbizia duen Unax semearen aitarekin eta ASPANOGIko zuzendari Jose Luis Fernandezekin hitz egin dugu.