Guk gEUre Kulturaz, hala deitu diote bihar Durangoko San Agustin gunean izango den topaketari. Kezka eta behar batetik abiatu da egitasmoa. Egungo egoera ez da ona eta Euskal Herriko kultur eragileei biltzeko deia egin diete. Ia kultur sistema osoa deitu dute antolatzaileek: sortzaileak, kultur antolatzaileak, hezkuntza eragileak, kultur kazetariak eta baita kultur hartzaileak ere. Sorkuntzatik kontsumora arte doan soka osoa kontuan hartu nahi izan dute, eta goizetik arratsaldera arte arituko dira hizketan. Antolakuntzan dabilen gure kolaboratzaile Gotzon Barandiaranekin hitz egin dugu.