Bost disko gomendio izan dira Rok’n Rolla Radio saioan: Nashville Pussyren rock’n roll probokatzaile eta zikina, King Mastino italiar itsasgizonen taberna doinuak, Tex Perkins australiarraren proiektu berria, The Ape; Los Angeleseko punk eszena aho zabalik utzi duen greziar hirukotea, Barb Wire Dolls; eta Funny Duddy eta Hollywood Sinnersekoek elkarbanatutako 7 pulgadetakoa.
Astebururako hiru proposamen. Ostiralean The Steepwater Band Helldoradon eta Horisont Bukowskin.
Larunbatean The Deep End, Horisont eta Michael Katon, hau ere Gasteizko Helldoradon