Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan helburu baten jiran aritu gara: “gauza bakar bat egin eta ongi egiten lagundu”. Ordenadorean idazterako garaian edo sakelako aplikazioetan eta zenbait webguneetan sinpletasunera jotzeko hartu den joerari buruz aritu zaigu eta zenbait proposamen ere egin dizkigu.