Hamar urteren ondoren Bilboko Konpartsen desfilea kale nagusira itzuli zen asteburuan. Eguraldia ez zuten oztopo izan eta hiriburu bizkaitarreko kaleak alaitasunez, umorez eta aldarrikapenez jantzi zituzten larunbatean. Urteetako auzia zabalik dute Bilboko udalarekin eta aurtengoko desfile nagusian parte hartu ahal izan duten arren, jai ereduaren eztabaida mahai gainean dagoela adierazi digu Itziar Villafañez Bilboko Konpartsak taldeko kideak.