Frankismo garaian debekatu zituzten arren, Pio eta Julio Caro Baroja anaiek berreskuratu eta orduz geroztik 50 urte bete dituzte Lantzeko iñauteriek. Gaur dute egun handia, iluntzen erreko baitute Miel Otxin herriko plazan. Pertsonaia nagusiaren aldamenean ibiliko dira Zaldiko, Ziripot, txatxoak eta perretzaileak. David Mariñelarena Lantzeko alkateak eman dizkigu xehetasunak.