Berri batzuen irakurketa kritikoarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa. Ba al zenekien Alemaniako Gobernuak haurrak dituzten gurasoek astean 40 ordu lan egin beharrean 32 egin eta soldata bera jasotzea proposatu zuela urtarrilean? Hemen posible izango litzateke horrelakorik? Guk Adegira (Gipuzkoako enpresaburuen elkartera) deitu dugu hori galdetzen, eta telefonistak esan digu gurekin kafe bat hartuz gero kontatuko digula bere iritzia! Kar, kar, kar!Bestetik, aste honetako irratsaioan Ernaik kaleratu berri duen ‘Gazteak, lana eta prekarietatea’ dossierra izan dugu hizpide nagusi. Horretarako, gazte antolakundeko kidea den Gotzon Elizburu izan dugu gurekin Antxeta Irratiko estudioan, eta modu argian azaldu dizkigu dossierrean bildu dituzten datuak eta ideiak.Amaitzeko, martxoaren 8aren harira, gogoeta interesgarria plazaratu du Oihana Etxebarrietak: “Zergatik atera behar gara kalera?”.