Festak, tradizioa eta emakumeen parte hartzea ditu oinarrian “Festa dezagun gaurdanik geroa” dokumentalak. Emakumeen parte hartzearen inguruko gogoeta feministetatik abiatuta, Euskal Herriko jai ereduen erakuslehio bat da aipatu dokumentala. Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean egindako lana da, Ekhiñe Muguruza eta Usua Garinek egina. Gurean izan dira Usua Garin egilea eta Emagineko Miren Aranguren.