Donostian auzoka egin dira ekimen ezberdinak Madrilen egin diren bi makrosumarioei erantzunez, eta larunbatean, ekimen guzti horiek borobilduko dituen eguna egingo da Donostian: Konpromezu Eguna.  Egitaraua bera auzolanean egin dute, bakoitzak bere konpromezu txikia eskainiz egun osoko egitarau bat osatu da. Hala ere ongi etorria izango da laguntza, egitarua osatuta badago ere lan txandak betetzeko jendea falta baita.