Nazioarteko giza eskubiden defentsan airtzen diren adituekin harremanak izan ditu Iñigo Cabacasen auziarekin diharduen defentsak, eta aditu horiek NBEko errelatorearen aurrean kexa jartzeko aukeraren berri eman diote. Jone Goirizelaia abokatuak azaldu duenez, “abian diren instrukzio penalekiko bateragarria da” eta Cabacasen gurasoen oniritziarekin bide hori urratzearen aldeko hautua egin dute. Horrez gain, inputazio gehiago egiteko eskaera ere luzatu dio Goirizelaiak epaileari, egiaz zer gertatu zen eta Cabacas hil zuen pelota nork jaurti zuen jakiteko “beharrezkoa” delako.