Maite LarburuMusika klasikotik eta zehazki aintzinako musikatik datozen arren, entzuleak beste zerbait topatuko du Neighbor taldearen lehen lanean, Ura Patrikan diskoan. Gitarra eta ahotsa oinarri dituen blues, jazz edota Brasilgo musikaz gozatzeko aukera ematen du gure apalean tarte berezia egin diogun disko honek. Amsterdamen bizi baina estatubatuarra eta euskalduna diren Josh Cheathman eta Maite Larburuk osatzen dute taldea, bikotea. Euskal Herrian dira biak, gaur bertan Leioan kontzertua eskainiko baitute, bihar Pasaian eta etzi Bergaran. Estudiora bixita egin digu Maite Larburuk.