Hainbat ekimen aurkeztu ditu azken hilabeteetan Revolutionary Brothers talde donostiarrak. Elkarte berri bat (IndaGlory Reggae Hip Hop Euskal Kultura Elkartea), estudio berri bat (IndaGlory Studios) eta zigilu diskografiko berri bat ere (Revolutionary Brothers Music) martxan jarri dituzte. Horrez gainera, Basque Times Riddim diskoaren lehen atala ere kalean dute, 4 kantuz osatutako biniloa. Taldeko bi anaiekiin, Unai eta Iker Martinezekin hitz egin dugu.