Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Iñaki Antiguedadek egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Josetxo Lukas eta Josu Pikabeari egin diegu, Apaiziartza baserriko proiektu kolektibo eta herrikoiko kideei. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxeak hitz egin digu ostegunerako Kutxabanken aurka antolatu duten ekintzaz. Gero, garapenzalekeriaren kronika Mikel Oterok egin digu, frackingaren aurkako borroka hizpide hartuz. Amaitzeko, Koop57 kooperatibako Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta demokrazia ekonomikoaz aritu zaigu hizketan.