Info7 irratia partaide den Arrosa Irrati Sareak III. jardunaldiak antolatu ditu larunbat honetan Gernikako Astran “Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean. Helburu eta jarduera komunak dituzten Euskal Herri osoko zenbait irratik mendearen hasieran sortutako tresna da Arrosa Irrati Sarea, irration arteko elkarlana areagotzea eta euren baliabideak ahalik eta ondoen kudeatzea helburu duena. Jai giroa eta hausnarketa, biak uztartuko dira larunbateko topaketetan. Antxeta irratiko Aitziber Zapiainek eman dizkigu xehetasunak.