Iruñea osorako 164 plaza daude soilik D ereduko haur eskoletan, eta bi eskolak Txantrean daude. Eskaria hirukoitza da. Hala salatu dute aste honetan Nafarroako euskalgintzak eta gurasoek. Ainhoarekin hitz egiteko aukera izan dugu, auzo guztietan D eredua eskaintzen duen haur eskola bat egoteko lanean ari dira. Sortzeneko Garikoitz Torregrosarekin ere hitz egin dugu, egin duten datu bilketarekin aspaldi salatzen zuten arazoa, orain, zenbakiz frogatu dutela nabarmendu du.