Europako hauteskundeak ate joka ditugun honetan, Europaren geroaz, erritmo ezberdinetako Europetaz, erreskateez, Troikaz…gogoeta egiteko jardunaldiak antolatu ditu Gite-Ipesek gaur hasi eta apirilaren 5a bitarte “Europa erronka?” leloa hartuta Bilbon. Nazioarteko ekonomia eta inperialismoa hizpide hartuta larunbateko mahainguruan parte hartuko duen Joseba Felix Tobar-Arbulurekin hitz egin dugu. Bere hitzartzearen aurrerapen bat egin digu Kalegorrian saioan.