Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan, frantziako Gonna Get Yours taldearen “No picture, no glory” eta The Daltonz taldearen “Place St Sauveur” UVPR zigiluak ateratako singleak aztertu ditugu. Hortaz aparte, Gernikako Underground gauen V. edizioko kronika egingo digu Rai-rek betiko legez, eta Hernaniko Zonbie & The Anboters taldearen lehen diskoa izango deneko aurrerapena entzun dugu. Agenda eta berriz beteta beti bezala.