Berri batzuen irakurketarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa, eta Ikasle Abertzaleekin solastu gara ondoren osteguneko ikasle grebaz, mobilizazio egoera iraunkorraz eta aurrera begirako borroka ildoez.

Eta sorpresa txiki bat ere badaukagu! Apirilaren 17tik 20ra bitarte Gazte Burutakzio topaketetarako 2 sarrera zozketatuko ditugu, uououoooooooooo!! Zer egin behar duzun horretarako? zirimola@topatu.info-ra gehienez 2 minutuko audio bat bidali azaltzen zer dela eta merezi dituzun zuk sarrerak, kar, kar, kar! Orijinalenak eskuratuko ditu! Jarraian, kolaborazioaren tartea historiari begiradatxo bat botatzeko aprobetxatu dugu. Pasaiako sarraskiaren eta komando autonomoen inguruan aritu gara.